Zinema eta ingurumeneko nazioarteko jaialdia
DATA
Maiatzaren 16an (astelehena), 17an (asteartea), 18an (asteazkena) eta 19an (osteguna), 19:30etan.
LEKUA
Golem Baiona zinematokiak
Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapenak txarteldegian hartuta.
Ecozine berriz ere Iruñean da; sentitzeko, hausnartzeko eta jarduteko gonbidapena. Zinema gizartea eraldatzeko arte gisa. Ingurumeneko gaiak jorratzen dituzten lau saio dira, eta filmak egin dituzten taldeetako kideekin filmen inguruan hitz egiteko aukera izanen da.
Argibide gehiago hemen:
www.educacionambiental.pamplona.es/eu/hiritargoa/ecozine-film-jaialdia/
www.festivalecozine.es