Irteera: zer eginen dugu ezkaban? Baso-jarduketak pinudian eta erretako lurrazalean
DATA
Ekainak 10, larunbata. 11:30 – 13:00
LEKUA
Topagunea: Txantrea eta villavesen garajeen arteko zaldainean, Ezkabaren aldean.
Topagunearen Googleko mapara lotura: https://goo.gl/maps/pey5M4LDaj8tTZdVA
HIZLARIA
Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente del Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente del Gobierno de Navarra.
Irteera hauen zentzua da herritarrei azaltzea Iruñeko Udalaren jabetzakoak diren Ezkabako hiru baso-masetako pinudietan aurreikusten diren baso-jarduketak. Masetako batean asmoa da erretako zuhaitzak erauztea, erortzean istripurik gerta ez dadin. Behin moztuta, hazkunde-garai bat itxarongo da mendiaren garapena ikusi eta esku-hartzea egokitzeko. Beste bi pinu-masei dagokienez, batean soilgune bat eginen da moztu gabeko enborrek garapena hobe dezaten, eta bestean, gehiago soilduko da pinuen azpian dauden baso hostozabalak (haritzak eta pagoak) garatzea errazteko.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko “Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente”-ko kideekin eginen da irteera hau.
Irteerarako oharrak:
- Irteerek eduki bera izanen dute; beraz, interesa duten herritarrei eskatzen zaie bakar batean izena ematea.
- Ibilaldia aldapan gora da, kilometro bat gutxi gorabehera pista eta bidexketatik, eta beharrezkoa da oinetako egokiak eramatea.
- Irteerako topagunearen kokapenaren esteka, hemen:
Aurrez izena emateko: 010 edo 948 42 01 00era (mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero) deituta.
- Apirilaren 25etik aitzina maiatzaren 11ko (osteguna) irteerarako.
- Apirilaren 30etik aitzina ekainaren 10eko (osteguna) irteerarako.