Ontziak - Recipientes
DATA
Urtarrilak 10, asteartea, 18:30ean
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
HIZLARIA
Elur Ulibarrena
ONTZIAK / RECIPIENTES erakusketa Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoko (Arteta) bilduma bateko pieza etnografikoen hautaketa batek osatzen du; inguru hauetako gizakiek haien probetxurako erabiltzen zituzten likidoak, solidoak eta gasak edukitzeko ontzi gisa erabiltzen zituzten pieza horiek. Erakusketaren helburua da ontzien diseinuak eta etengabeko hobekuntzak ikuspegi antropologikotik duen garrantzian sakontzea, eta bidenabar gonbit egitea, egun erabiltzen ditugun ontzien inguruko gogoeta egin dezagun: materialak, iraupena, zer motatako hondakin bihurtzen dira, etab. Nolakoa litzateke gaur egungo ontzien erakusketa bat?
Urtarrilaren 10ean inauguratuko da erakusketa, eta Elur Ulibarrena Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoko kideak bisita gidatu bat eskainiko du.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.