Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Nor gara

Ingurumen Heziketarako Zerbitzua, Iruñeko Udaleko Proiektu estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorraren barruan dago. 2016an sortu zen zerbitzu hori, Udalak Ingurumen Heziketarako Museoa berreskuratu zuenean, ingurumen-heziketa hiri osora hedatzea zuela helburu.

Honako printzipio hauetan oinarritzen den Ingurumen Heziketaren ikuspegi batetik lan egiten du Zerbitzuak: eragileekin batera koordinatua eta integratua izatea, eraldatzailea eta proaktiboa, partizipatiboa eta parte-hartzea erraztuko duena, berritzailea, eta hitzen eta ekintzen arteko koherentzia zaintzen duena.

Helburuak

Ingurumen Heziketa garatzea hezkuntza-komunitatean, betiere ikuspegi zabal batetik eta hezkuntza-premia guztiak jasotzeko ahalmenaz.

Dinamika eraldatzaileak sustatzea herritarren artean.

Ingurumen Heziketa martxan jartzea erakundearen barruan ere.

Ingurumen Heziketari buruzko ekintzak hedatzea eta haien berri ematea.

Lan-ildoak

Ingurumen Heziketa Udalean bertan, hezkuntza-komunitatean eta herritarrengan txertatzea, horra hiru jarduera-ildoak; zeharka, berriz, Zerbitzuak Ingurumen Heziketarako Museoaren ekipamendua kudeatzen du eta heziketa horren komunikazioaz, hedapenaz eta horri buruzko trebakuntzaz arduratzen da.

Hezkuntza-komunitatea

  • Eskola Baratze Ekologikoen Programa
  • Material ibiltariak
  • Online Jarduerak
  • “Planeta dantzan” Hezkuntza-programa
  • “Natura sentitu” Programa
  • Museoa zeureganatu
  • Mendillorriko lakuaren inguruko heziketa-programa, auzoko ikastetxeei zuzendua
  • Jarduera gidatuak Ingurumen Heziketarako Museoan edo kanpoaldean
  • Ecozine Film Jaialdiaren gazteentzako atala
  • “Energia xahutzearen kontrako ekintza taldea” gamifikazio-tresna

Herritarrak

  • Jasangarritasun Eskola
  • Museoa zeureganatu
  • Ingurumen-arloko boluntarioak
  • Edalontzi berrerabilgarriei buruzko kanpaina
  • Ecozine Film Jaialdia
  • Opor-garaietako ingurumen-lantegiak
  • Iruña berdea da
  • Klima ekintzarako taldea

Udala

  • Ingurumen-jardunbide egokiei buruzko trebakuntza eta sentsibilizazioa udal-langileei.
  • Udaleko sail eta zerbitzuen arteko lankidetza eta koordinazioa Ingurumen Heziketaren arloan.