Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Nola sahiestu dezakegu gure etxea gehiegi berotzea? Ready klima proiektua

DATA

Azaroak 9, asteazkena. 19:00

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Errotazar kalea, 21 – Iruña

HIZLARIA

Aurora Monge eta Ainhoa Arriazu Barrio

Bero-boladak gero eta ugariagoak dira gure udetan, modu bortitzagoan eta denbora luzeagoz. Bolada horietan, etxebizitzen barrualdea nabarmen berotzen da, eta horrek lo egiteko zailtasunak, osasun-arazoak eta abar sortzen ditu.
Horregatik, jardunaldi honen helburua da aztertzea etxebizitzen eta erabileraren zer faktore diren funtsezkoak etxeak gehiegi berotzea saihesteko, eta zer egin dezakegun gure etxeak uda beroagoetara eta bero-boladetara egokitzeko.
Jardunaldia ClimaReady proiektuaren ikerketa eta ondorioetan oinarrituta dago, eta Gizartearen Erronketara Bideratutako 2019ko I+G+b Estatuko Ikerketa Planak (Zientzia eta Berrikuntza ministerioa) diruz lagundu du.

Aurora Monge Barrio Arkitekto Doktorea da eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eskolako irakaslea, eta Ainhoa Arriazu Ramos arkitektoa da, ikerlari gisa lan egiten du eta doktoretza-tesia garatzen ari da ClimaReady-Klimarako prest proiektuaren barruan. Biak SAVIArquitectura ikerketa-taldeko kideak dira.

Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Comments are closed.