Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Nafarroako eta euskal autonomia erkidegoko zuhaitz erraldoi eta bereziak

DATA

Urriak 4 – abenduak 9.
Inaugurazioa: urriak 5, asteazkena, 18:30ean. Bisita gidatua erakusketara.

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Errotazar kalea, 21 bis – Iruña

HIZLARIA

Vicente Guinea González De Artaza

Izen-ematea, aurrez

Zuhaitz ale hauek, aparteko edo azpimarratzeko ezaugarriak direla-eta (neurria, adina, historia, edertasuna, egoera, etab.), babes berezia merezi dute.
Pagoa, haritza eta artea dira Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitzik adierazgarrienak. Lotura estua dute baserriarekin eta mota guztietako ipuin eta elezaharrekin, eta itzala eta babesa eman diete baseliza, animalia-talde, eta jai giroan eta erromerian elkartzeko zelaiei.
Baserria da adibiderik argiena, familia- eta gizarte-bizitzaren erdigune gisa. Eta natura horren barnean, basoak eta hura osatzen duten zuhaitzak dira erdigunea, ‘Amalurra’ (Lurra) eta pertsonen arteko oreka horren ikusmoldean.

Vicente Guinea Elgoibarkoa da eta naturaren zale amorratua, bereziki zuhaitzena. Urteak daramatza zuhaitz berezi hauen bila, argazkiak egin eta bilduma hori osatuta gu gozarazteko.
Urriaren bostean berariaz etorriko da gure instalazioetara, bisita gidatua egin eta bere lan bakoitzari buruz pixka bat gehiago erakustera.

Sarrera librea, leku guztiak bete arte

Comments are closed.