Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Marrazki-lehiaketa: “planeta bakar bat”

DATA

Hasiera-data: 2022ko maiatzaren 2a
Amaiera-data: 2022ko maiatzaren 20a

“Planeta bakar bat” da 2022ko Ingurumenaren Mundu Eguneko lema, zeinak modu jasangarrian eta naturarekin harmonian bizitzera gonbit egiten baitu. Harreman hori eta bizimodu garbiago eta jasangarriagoetara gidatuko gaituzten eguneroko aukerak islatzen dituzten marrazkiak bilatzen ditugu.

NORI ZUZENDUA: 6 – 12 urte. Adinaren arabera, kategoria ezberdinak eginen dira:
3 – 6 urte
6 – 9 urte
9 – 12 urte

Prozedura: Parte hartu nahi dutenek beren marrazkiak gutun-azal batean aurkeztu beharko dituzte, honako hau adierazita:
“Marrazki lehiaketa: Planeta bakar bat”
Parte-hartzailearen izen-abizenak
Adina
Harremanetarako telefonoa:
Gutun-azalak marrazkiekin Ingurumen Hezkuntzako Museoan aurkeztuko dira (Errotazarko k., zk.g.)

Marrazkiaren betekizunak:
– Gehienez ere bi marrazki onartuko dira parte-hartzaile bakoitzeko, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketetan erabilitakoak.
– Marrazkiaren tamaina DNIA4 orri bat izanen da

Epaimahaia: Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Fermín Alonso (Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorreko zinegotzia), Alejandro Astibia (Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorreko zuzendaria) eta María Martín (Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuko koordinatzailea).

Sariak: Kategoria bakoitzeko irabazleak 75 euroko ingurumenari buruzko hezkuntzako material eta jolas sorta bat jasoko du.

Emaitza telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari.

Ekimen parte-hartzaile honetan parte hartzen dutenek Iruñeko Udalari marrazki horien erabilera lagatzen diotela onartu beharko dute, erakundeari eskubidea emanez irudiak egoki kudeatu, gorde eta hedatze aldera behar diren berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko.

Comments are closed.