
Hona webgune honen (aurrerantzean “webgunea”) jabea:
Webgune honen bidez , Iruñeko Udalak datu interesgarriak eskaintzen ditu Udalari eta Iruñeari buruz, bai eta hainbat argibide, albiste eta web-zerbitzu ere, udal jardunei lotuak. Informazio hori argitaratzen den unean (2018/05/25) indarra duena da.
Iruñeko Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Iruñeko Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.
Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.
Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sortzen badira –webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan–, halakoak benetakotzat joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.
Webgune honetara eta bertako edozein orritara sartzeak berekin dakar honako lege-ohartarazpen, baldintza eta erabilera-zehaztapen hauek ezagutu eta onartzea:
Erabilera zilegia
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute orri hau erabiltzen dutenean ez aritzeko ez bidegabe edo legez kontrakotzat jo daitezkeen jardueretan ez Iruñeko Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenetan, ezta webgunea gainkargatu, hondatu edota haren erabilpen normala galarazi dezakeenetan ere. Adibidez, eta den-dena zehaztu gabe, debeku dira honako hauek:
Edukiak eskuratzeko, erabiltzaileek horretarako haien eskura ezarritako bitarte eta prozedurak, webgune honetan adierazitakoak edo Interneten erabili ohi direnak besterik ez dute erabiliko, eta azken kasu horretan, webguneari eta bertako edukiei kalterik egiteko edo haiek erabilezin uzteko arriskurik ez dagoenean baino ez.
Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.
Iruñeko Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Iruñeko Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.
Iruñeko Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.
Orobat, Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Iruñeko Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere webgunean agertzen diren estekak.
Iruñeko Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.
Iruñeko Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada –eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak…–. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.
Iruñeko Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak –probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak–, Iruñeko Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.
Edonola ere, Iruñeko Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:
Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Iruñeko Udalarenak dira –salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Iruñeko Udalak berariaz baimentzen badu.
Baimena ematen da berrerabiltzeko Iruñeko Udalak webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Iruñeko Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.
Edonola ere, edukiak berrerabiltzeko araubideak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko arauetan xedatutakoaren arabera.