Klima-ekintzarako lantaldea
DATA
Urritik maiatzera, 18:00 – 20:00
Urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 29, apirilak 26 eta maiatzak 24
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
HIZLARIA
Ingurumen Hezkuntzako Lantaldea. Iruñeko Udala
Telebistan klima-aldaketari buruzko albisteak ikusi eta itzali egiten duzu abailduta sentitzen zarelako? Klima-aldaketak kezkatzen zaitu eta ez dakizu nondik hasi zerbait egiten? Baietz erantzun baduzu, hau da zure taldea.
Gure egunerokotasunetik abiatuta (kontsumoa, energia edo elikadura) irtenbidearen parte izaten hasteko toki bat, hilean behin. Eta, batez ere, taldean ekiteko, gogobetetasuna eta esperantza ereinez.
Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantzazioa jaso du, ID 101037080 dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.
Izen-ematea, aurrez
Ekimen hau urrian abiatu zen eta taldea osatuta dago.