Klima-aldaketaren aurkako baso bat Iruñean
DATA
Asteartea, urtarrilak 24, 19:00etan
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
HIZLARIA
Marta Torres
Basoek ibiltzeko tokia eskaintzen dute, paisaia bikaina dira eta basafaunari babesa eta elikagaia ematen diote. Gainera, orain xurgatzen duten karbono kopurua neurtzen ahal da, klima-aldaketak sortzen dituen isurpenak orekatzeko neurri gisa.
2021ean Iruñeko Udala xurgapen-baso bat landatzen hasi zen, eta ekimen horrengatik Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak emandako ‘Konpensatzen dut’ zigilua jaso du. Klima-aldaketaren aurkako borrokan karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak aitortzen ditu zigilu horrek. Hitzaldi honetan, orain arte egindako urratsei eta etorkizunerako aurreikuspenei buruz hitz eginen da.
Marta Torres Iruñeko udalaren Agenda 21eko teknikaria.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.