Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Iruñeko gutun-eko sistemak: hiria ekosistema gisara

DATA

Abenduak 13 – urtarrilak 6.

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Errotazar kalea, 21 bis – Iruña

HIZLARIA

Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanueva

Erakusketa hau herritarrek parte hartzeko dei baten bidez egin zen, eta bertan hiriari ekosistema gisa erreferentzia egiten zioten objektuak bildu ziren. Pieza hauek hartu-emanetan daude Maider Garayok, Paula Toránek eta Nahia Villanuevak Uharteko Arte Garaikidearen Museoak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak bultzatutako egonaldi artistikoan ondu duten testuinguruarekin.

Nola bizi gara, nola sentitzen dugu eta nolako harremanak ditugu gure ingurunearekin?
Proiektuaren helburua da artearen bidez testuinguru jakin batean arakatzea, Iruñeko ekosistema kasu, eta horrela, harreman berriak eraikitzea sormen-prozesu ezberdinen artean. Analogia bisual, testual eta objektualen bidez egin dute; horixe dira, hain zuzen, jasotako eta erakusketa honetan ikusgai paratu diren olerki, testu, gauza eta tramankuluak.

Comments are closed.