Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Irteera: Iruñerriaren lehenaldi urruna

DATA

Ekainak 8, asteazkena. 18:00 – 20:00.

LEKUA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasgelategiko aparkaleku nagusia (autobus-geralekuaren ondoan)

HIZLARIA

Fran Sanz Morales

Irteera honetan gure lurraldearen paisaia-aniztasun handia eta haren atzean ezkutatzen den geoaniztasuna ezagutuko dira. Istorio honen protagonista nagusia ura da, balio kalkulaezineko baliabide naturala izateaz gain, eragile geologiko indartsua baita.

Iruñerriko morfologia berrikusiko dugu, inguruko mendiak, kokapena, orientazioa eta guztiaren jatorria. Arreta jarriko dugu zeharkatzen duten ibaietan, eta nola aldarazi duten paisaia azken milioika urteetan zehar. Gure substratu geologikoa eta bertan dauden lurrak aztertuko ditugu.

Uraren aberastasuna azpimarratuko dugu, nola erabili duen gizakiak eta horren historia, eta hitz eginen dugu uraren ziklo naturalaz eta uraren ziklo integralaz. Azkenik, gure inguruaren historia geologikoa berreginen dugu, eta hausnartu hain ingurune baliotsua zaindu eta babestearen garrantziaz.

Fran Sanz geologoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea da.

Izen-ematea, aurrez

Maiatzaren 19tik aurrera:
– 010 telefonoan (948 42 01 00 mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).
www.pamplonaescultura.es
– Civivox sareko zentroetan

Comments are closed.