Hitzaldi-solasaldia: Klima-aldaketaren ondorioak gure ibaietan
DATA
Abenduak 12, asteartea, 19:00etan
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
HIZLARIA
Dámaso Munarriz Guezala
Ibaien ezaugarriak ur-ibilgutik eta haren dimentsiotik harago doaz. Nafarroan hainbat ibai-sistema eta -arro deskriba daitezke, eta klima-aldaketaren ondorioz, hainbat inpaktu ikusten ahal dira haietan: erregimen plubiometrikoa, lurzoruaren erabilerak, muturreko gertaerak, ekosistemekin lotutako zerbitzuak, etab.
Saio honetan, Nafarroan klima-aldaketaren inguruan eginiko jardueren berri emanen da, baita horrek ibai-sistemetan duen eraginaren berri ere, besteak beste:
- Ibaia, ibai-sistemak eta klima-aldaketaren agertokiak Nafarroan
- Emaria, ibilgua eta arroa. Klimaren ondoriozko ezaugarriak eta klima-aldaketaren ondorioak.
- Ibai-sistema. Ur-baliabideak, higadura-profila, lehortea, uholdeak…
- Pertsonek ibaiaz egiten duten erabilera.
- Birnaturalizazioa, erregulazioa, eskumenak, adibideak eta jardunbide egokiak.
- Arga ibaiaren zenbait berezitasun Iruñerrian.
- Aurreikusitako egokitzapen-neurriak (natura, paisaia, lurralde- eta hirigintza-antolamendua)
Dámaso Munarriz Guezala geografoa da, lurralde-antolamenduko teknikaria eta klima-aldaketari, baliabideen kudeaketari eta kultura-ondarearen kudeaketari buruzko sentsibilizazioan aditua. NASUVINSA/LURSAREAn lan egiten du 2001etik.
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.