
Trantsizio ekologikoa erronka saihetsezina da, eta horri gizarte gisa egin behar diogu aurre. Gero eta argiago dugu. Hala ere, askotan ez dakigu nondik hasi, ezta zerbait egiterik ote dugun gizarte gisa trantsizio horretan murgiltzeko.
Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta jasangarriago baterantz.
Proposamen hau ‘Go Green Iruña’ udal-programaren parte da. Programak hiriak klima-aldaketari aurre egiteko garatutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne, eta datorren hamarkadarako jarduketa-ildo berriak zedarritzen ditu, haiek gauzatzeko behar diren baliabideak, adierazleak eta jarraipen- zein kontrol-xedeetarako bitartekoak baloratuz.
“Klima-ekintzarako lantaldea” urtarriletik apirilera elkartuko gara, zortzi asteazken arratsaldetan, Ingurumen Hezkuntzako Lantaldea lagunduta.
Saio horietan banakako zein taldekako aldaketa-ekimen batzuk aztertuko ditugu, eta konpromiso ebaluagarriak hartuko ditugu trantsizio ekologikoko prozesuak martxan jartzeko.
2023-2024 edizioa
Urtarriletik maiatzera bitarte, 8 asteazkenetan zehar. 18:00 – 20:00
Urriak 25, azaroak 22, abenduak 20, urtarrilak 24, otsailak 21,
martxoak 20, apirilak 24 eta maiatzak 22.
Izen-ematea, aurrez
Irailaren 20tik aitzina.
010 edo 948 42 01 00 (Iruñeaz kanpotik edo sakeleko telefonoz deituz gero) telefonoetara deituz.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Klima-Ekintzarako Lantaldeak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: