Festetan, berriro erabiltzeko edalontziak
Festa jasangarriagoak
Plastikorik gabeko kultura baterantz
Festetan eta antzeko ekitaldietan (sanferminetan, adibidez) eguneroko bizimoduan baino hondakin gehiago sortu ohi dugu; horietako asko, plastikozkoak. Eta nabarmena da horrenbeste plastiko-hondakinen eragin kaltegarria. Alde batetik, ingurumenari egiten diote kalte, baliabide natural asko kontsumitzen baita erabilera bakarreko produktuak egiteko; bestalde, plastikoaren erabilera masiboa izugarrizko kutsadura ari da eragiten ibai eta itsasoetan. Horrez gain, zabor-kantitate handiak egoten dira kaleetan festa-egun horietan, bizikidetzaren kaltegarri.
Edalontzi berrerabilgarria alternatiba egokia da erabili eta botatzekoaren aldean; izan ere, askotan, ezin dira erabili ohizko edalontziak, kristalezkoak.
Horregatik, 2017az geroztik, edalontzi berrerabilgarriak banatzeko, jasotzeko eta garbitzeko sistema bat eskaintzen du Udalak sanferminetarako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako hiriko bestelako festa eta ekitaldietarako.
“Del otro vaso paso, aski dut batekin!” komunikazio-kanpaina du bidaide kudeaketa-sistema horrek, zeinaren eginkizuna hau baita: gogoraraztea zer onura dakarzkion hiriari erabili eta botatzeko plastikozko edalontziaren ordez berrerabiltzekoa baliatzeak.

Herritarrok ere lagundu egin behar dugu, festak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen. Erabili eta botatzeko edalontziaren ordez berrerabilgarria baliatuz gero, jai inklusiboak, garbiak eta ingurumenarekiko adeitsuak izango ditugu. Azken batean, hainbeste hondakin sortu gabe egiten badira festak, ugariak dira onurak:
Hondakin gutxiago sortzen da
Bizikidetza hobetu egiten da
Energia eta materialak aurrezten dira
Keinu txiki batek aldaketa sakona eragin dezake. Bere hiritarrekiko eta inguruarekiko errespetuzko hiria lortzen lagundu gaitzazu.
Eska ezazu zure edalontzi berrerabilgarria 948 420 992 telefonora deituz.
Oso erraza da:
Euro bat ordaindu behar da, fidantza gisara, edaria eskatzean. Berriro erabil daiteke edalontzia; itzultzen bada, berriz, euro bat itzultzen zaio bezeroari.
Horrelako keinu xumeek aldaketa handiak eragin ditzakete, eta lagungarri dira ingurumena hobeto zaintzeko, gizarte osasuntsuago bat izateko eta plastikorik gabeko kultura baterantz jotzeko, festei uko egin gabe.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, edalontzi berrerabilgarria erabiltzeak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: