
FILM JAIALDIA
FILM JAIALDIA
Ingurumenari buruzko
Nazioarteko
Zinema Jaialdia
Sail gaztea
(bigarren hezkuntza)
2022eko apirilaren 11, 12 eta 13an.
Sail ofiziala
(hiritargoarentzat irekia)
2022-ko maiatzaren 16-tik 19-ra.
Ecozine, nazioarteko ingurumen zinemaldiak, sentimendu, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaituen zinema dakarkigu. Zinema, gizartea eraldatzeko arte gisa.
Ecozine jaialdia 2008an jaio zen Zaragoza hirian, Ecozine Elkarte kulturalak bultzatua. 2017tik Iruñan jaialdiaren bi atal gozatzeko aukera dugu.
Sail gaztea bigarren hezkuntzara bideratzen da (D.B.H., Batxilergo eta trebakuntza-zikloak barne hartuta). Parte hartzeko, aurretik izen eman beharra dago eta laburmetraiak ikusteko saioetaz gain, klasean erabiltzeko materiala jasoko da.
Sail ofiziala hiritargo osoarentzat irekia da. Bertan jaialdian programatutako laburmetrai eta dokumental sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.
Nazioarteko filmak
lehiatzen dira sail honetan.
2022-ko maiatzaren 16-tik 19-ra
19.30h
Golem Baiona zinema-aretoak
Interesa duen orori zuzendua
Sarrera librea
Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.
Astelehena, maiatzak 13 20.00h
Astelehena, maiatzaren 16a
One Earth. Everything is connected
Asteartea, maiatzak 14 20.00h
Asteartea, maiatzaren 17a
Amuka
Asteazkena, maiatzak 15 20.00h
Asteazkena, maiatzaren 18a
Ophir
Osteguna, maiatzak 16 20.00h
Osteguna, maiatzaren 19a
La senda del pastor
“Ingurumenari buruzko zinema jaialdian,
zinea aldaketa sozialerako arte gisa ulertzen dugu.”
Gure herrialdean argitaratu ez diren film laburrak proiektatzen dira; normalean, jatorrizko bertsioan, azpitituluak dituztela.
Gure ohiturek ingurumenean duten eraginari buruz sentsibilizatzen saiatzen dira, konponbidea gizaki eta erakundeen esku dagoela ohartarazteko.
Nori zuzendua: DBHko, Batxilergoko eta trebakuntza-zikloetako ikasleei.
Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira saioak.
Datak: 2022ko apirilaren 11,12 eta 13 , 10:00etan edo 12:00etan.
Sarrera, doan, aldez aurretik izena hemen emanda:
educacionambiental@pamplona.es edo 948 420 984
Unean-unean osasun-egoera nolakoa den, saioak presentzialak izanen dira Iturramako Civivox zentroan (Ezkirotz kalea, 24) edo onlineko metodologiara joko da.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, ECOZINE zinema eta ingurumeneko jaialdiak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: