
Ingurumen Heziketarako Zerbitzuaren lan ildoetako bat, Ingurumen Hezkuntza hiritargoa bere osotasunean hartuta zabaltzea da. Honetarako, jarduera eskaintza zabal eta anitz bat sortzen saiatzen gara, hiritarrak zein elkarteak haren eratze eta garatzean parte-hartzera gonbidatuz.
Egun, hitzaldiak, kurtsoak, lantegiak, ibilaldi gidatuak, etab., urte osoan zehar eskaintzen dira. Ingurumen Heziketarako Museoa bera ere hiritargoarentzat erabilgarri dago, bileretarako, erakusketetarako eta ingurumenarekin loturiko edozein jardueretarako.
Guzti honen helburua, azken finean, gizarteak dituen ingurumen arazoei aurre egiteko beharrezkoak diren aldaketak sortzea eta indartzea da.