
Jasangarritasuna elkarrekin lantzen programa, ikastetxeei bideratutako hezkuntza-programetako bat da.
Bizipenetan ahalik eta gehien oinarritutako esperientzien bitartez, ikasleak beren ingurunearen errealitatera hurbiltzea dugu helburu, ingurunea ezagutu eta disfrutatu dezaten, balioetsi eta harekin harreman are begirunezko eta errespetuzkoagoa eduki dezaten.
Hainbat jarduera gidatu eginen dira hala Museoan nola kanpoaldean, gure inguruneko zenbait gairi heltzeko asmoz, hala nola biodibertsitateari, hondakinei, kontsumoari edo klima-aldaketari. Halaber, bisitaren aurretik eta ondoren egiteko jarduerak eskainiko dira, eskaintza osatze aldera.
Jarduera gidatuak astearte eta ostegunetan, eginen dira goizez, 10.00-13.00 bitarte, ikasturte osoan zehar, hala Ingurumen Heziketarako Museoan nola kanpoaldean.
Jarduera guztiak doakoak dira, erreserba egin behar da aurrez eta dagokion hezkuntza-zikloari egokituta daude. Bi hizkuntzatan egiten ahal dira, gaztelaniaz eta euskaraz.
Jardueren erreserbak, erreserba atalean egin daitezke.
Aurretiko eta ondorengo jarduerak egitea gomendagarria izanen da bisita gidatuan landutako osatzearren.
Parte hartzen duten ikastetxeei eskatzen diegu esperientziaren itzulketa egin dezaten, ebaluazio baten bidez, horrela programak aukera izanen baitu zuekin batera bilakatzen jarraitzeko.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Ingurumen Hezkuntzako Museoko jarduera gidatuen programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: