Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

“Planeta dantzan” Hezkuntza-programa

Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, Biarritzeko Malandain Ballet-ak, Donostiako Cristina Enea Fundazioak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak  artea eta ingurumena uztartzen dituen programa aurkezten dute: Planeta dantzan.

Hezkuntza programa honek 2018-tik hona Itsas Laminak-Sirenas proiektuarekin lortutako esperientzia sakondu eta zabaldu egiten du. Malandain Ballet-aren koreografietatik abiatuta, ingurumena eta dantza lotzen dituzten material eta ibilaldi pedagogiko berriak eskaintzen dira, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan erabilgarriak izan daitezen.

Planeta dantzan programa Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantziatua izan da.

Ingurumen larrialdia / aukera

Plastikoa eta Ozeanoak

Planeta Danztan
Planeta Danztan

Programaren helburua ingurumen-alorreko mezu erakargarri bat zabaltzea da, metodologia eta baliabide berritzaileak erabiliz, heziketa-programen irakaskuntza aberasteko eta ikasleen artean dantza eta sorkuntza artistikoarekiko zaletasuna sustatzeko.

Iruñea, Donostia eta Biarritzeko Bigarren hezkuntzako 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Ikasleek egungo ingurumen krisialdiari buruzko ezagumenak jasoko dituzte eta honi aurre egiteko irtenbideak bilatzeko prozesuan sartuko dira. Eta guzti hau, dantza lantegiak, balletaren zuzeneko ikuskizuna eta gelan burutzeko unitate didaktiko baten bitartez eginen da.

Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Planeta dantzan hezkuntza-programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du:

Educación de calidad
ciudades sostenibles
producción y consumo responsable
acción por el clima
alianzas para lograr objetivos