
“Natura sentitu”, ikastetxeen ondoko berdeguneetan garatzen den hezkuntza programa da. Naturarekiko loturak sendotzea eta gure eguneroko bizitzan gertu ditugun berdeguneak ezagutzea xede hartuta, ikasleen ongizate fisiko, psikologiko eta soziala sustatu nahi du ere.
Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta, zenbait jarduera gidatu eginen ditugu. Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, ikasleak zentzumen guztiekin murgilduko dira berdegunearen bizitzan, nolakoa den, nor bizi den eta hiritarrak espazioa bizitzeko moduaz ohartuko dira.
Gainera, 2022-23 ikasturte honetan, programa hau Nafarroako aniztasun funtzionala duten taldeei eskainiko zaie, haien beharrei egokitua alegia.
Jarduera gidatuak Iruñeko Haur- eta Lehen-hezkuntzako eskolei zuzenduta daude eta udazkena eta udaberrian zehar eginen dira, goizez.
Jarduera guztiak doakoak dira, hezkuntza-ziklo bakoitzari egokitu dira eta aurrez erreserba egin behar da. Gaztelaniaz eta euskaraz gauzatu ahalko dira.
Jarduerak erreserbak atalean hartu daitezke.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Natura Sentitzea programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: