Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Museoa zeureganatu zure ikastetxearekin

Ikastetxeek ingurumen-gairen bati buruzko proiekturen bat ikastetxetik haratago hedatu nahi baduzue, Ingurumen Hezkuntzako Museoko instalazioak dituzue erabilgarri abegi-toki gisa, baita horren hedabideak ere, edozein egitasmorako, direla ekimenak edo lanak, direla erakusketak, hitzaldiak, etab.

Haz tuyo el museo comunidad educativa
Zer eskaintzen dizuegu?

Erabiltzen ahal diren instalazioak honako hauek dira:

  • 70 pertsonarendako hitzaldi-aretoa
  • 30 pertsonarendako bi gela
  • Era askotako erakusketarako gunea (artistikoak, informatzaileak, etab.)
  • Ingurumen Heziketarako Zerbitzuko komunikazio erremintak ( sare sozialak, web gunea, etab.)
Larraona museo
Gurekin parte hartu dute...
  • Compasión eskola bizikletei buruzko erakusketarekin
  • Larraona eskola “Menos ruido, mejor vida” proiektuarekin
  • Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala “Ezagutzen duzu bizi zaren ingurua?” jardunaldiarekin.
Nola parte hartu?

Idatzi educacionambiental@pamplona.es helbidera edo 948 42 09 84 telefonora deitu zuen proiektuaren berri emanez. Eskatutako guneak noiz dauden erabilgarri eta horren arabera erreserbatuko dira datak.