
Hezkuntza-proiektu hau 2017-2018ko ikasturtean abiatu zen, xede harturik Hiri Ekologia eta Mugikortasun Jasangarriko Alorrak Mendillorriko Aintziran egindako esku-hartzea laguntzea, horrela hobetu eta leheneratzeko aintziraren ingurumen-egoera, narriaturik dago eta.
Horrenbestez, proiektuaren helburua izan da eskola-komunitatea subjektu aktiboa izatea hurbileko ingurunearen zaintzari eta herritarren sentsibilizazioari dagokienez, gune hori ikerketa- eta esperimentazio-laborategi txikia bihurtzea eta, hartara, Udalaren eta eskola-komunitatearen arteko lankidetza sustatzea.
Proiektua hainbat fasetan garatu da, ondoz ondoko hiru ikasturtetan zehar:
Lehen fasea 2017-2018ko ikasturtearen hirugarren hiruhilekoan jarri zen abian. Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak esku-hartze partizipatibo bat egin zuen ikasleekin, horren bidez Mendillorriko Aintzirari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa hobetzeko ekintza-plan bat taxutze aldera.
Esku-hartze horretarako 21 saio egin ziren El Lago HLHP, Mendillorri HLHP, Elorri zein Mendigoiti IPetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 235 bat ikaslerekin.
Udalak Ekintza Planaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu zituen, eta bere gain hartu zuen ekonomikoki zein teknikoki bideragarriak ziren ekintzak garatzeko konpromisoa.
Ekintza Plan horren ildoari jarraikiz honako jarduera hauek garatu dira:
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoen programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: