
Material ibiltariak maileguko baliabide-sortak dira: jolasak, neurgailuak, jarduerak garatzeko fitxak eta haientzat behar den material guztia, etab. Hezkuntza-maila desberdinetarako egokiak dira, bai Lehen Hezkuntzarako bai Bigarren Hezkuntzarako, baita talde ezberdinetarako ere (ludotekak, dibertsitate funtzionaleko talde eta erakundeak, elkarteak, etab.).
Maleta ibiltariak aldez aurretik erreserba ditzazkezue 15 egunetarako edo gehiago, talde kopuruaren arabera. Erreserba gehiago aurreikusten ez bada, epe hori luza dezakezue.
Jardueren erreserbak, erreserba atalean egin daitezke.
Eskolakoak ez diren taldeen kasuan, zuen taldearen ezaugarrien arabera Lehen edo Bigarren Hezkuntzako materialak aukeratzen ahal dituzue.
ELIKADURAREN MALETA
Zer dauka? Material erabilgarriak hala nola liburuak, karta jolasa, memory, elikadura jasangarriaren kit-a, Harvard platerra, beste material osagarriak eta material guzti horiek erabiltzeko irakasleendako jarduera proposamen gida.
Zer landuko dugu? Maleta honek bidea emanen digu elikadura jasangarria eta osasuntsua modu praktiko eta manipualtiboan lantzeko.
*Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK) elkarlanean egindako maleta.
ZARATEN KONTRAKO MALETA
Zer dauka?: Sonometroa, decibelio semaforoa, grabagailuak, eta material hauek erabiltzeko irakasleendako jarduera gida proposamena.
Zer landuko dugu?: Maleta honen bitartez soinua neurtzen ahalko dugu, zarataren presentzia baloratzeko eta curriculumean lantzeko, jarduera-proposamen baten bidez, gelako giroa hobetzeko moduak.
ENERGIAREN MALETA
Zer dauka?: Material erabilgarriak hala nola elektrizitate neurgailuak, jolasak, klima ladaketa lantzeko esperimentuak, liburuak, eta abar, eta material guzti horiek erabiltzeko irakasleendako jarduera proposamen gida.
Zer landuko dugu?: Maleta honek bidea emanen digu energiaren erabilera eguneroko esparruetan jorratzeko (elikadura, mugikortasuna, etxea…), bai eta energiaren erabilerak klima aldaketarekin duen zuzeneko harremana aztertzeko ere.
*Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetarako gomendatua.
ENERGIA-MALETA
Zer dauka?: Elektrizitate-kontsumoa neurtzeko hiru gailu, Natural Battery bi sorta, bi luzagarri, lau garraiobide-panel, liburua eta bi irakasle-gida, Mi primera guía sobre el cambio climático liburua, eta bi irakasle-gida, didaktika-jarduerak eskaintzen dituztenak.
Zer landuko dugu?: Maleta honen bitartez ikasgelan honako gai hauek lantzen ahalko dira: energia-iturriak, oharkabeko kontsumoa, energia-aurrezkia, energia erabiltzearen ondorioak, energia-mendekotasuna..
BARATZE-SASKIA
Zer dauka?: Jolas tematikoak, liburuak, hainbat hazi –fitxa irudidunei loturik– eta jarduera-gida didaktiko bat irakasleendako.
Zer landuko dugu?: Saskiak baratzera hurbiltzeko bidea emanen du jolasean, era dibertigarri eta esperimentalean. Bereziki erabilgarria den baliabidea da, eta baratzea duten ikastetxeetarako osagarria.
URAREN MALETA
Zer dauka?: Irakasleendako 2 gidaliburu liburuak, prismatikoak, iraztontziak, lupak, poteak, O2, NO3 eta pHa neurtzeko erreaktiboak eta veste hainbat material erabilgarri.
Zer landuko dugu?: Maleta honekin ikasleek ur-ekosistema baten egoeraren analisia egin dezakete ( uraren kalitatearen analisia, bioaniztasunaren presentzia espazioan, gizakiaren eragina…).
*Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetarako gomendatua.
TRANTSIZIO ENERGETIKOAREN MALETA
Zer dauka?: Elektrizitate kontsumoa neurtzeko gailuak, luxometroa, infragorrizko termometroa, distantzia neurgailu digitala, liburuak, beste hainbat material erabilgarri eta irakasle-gida bat, jardueren eskaintza didaktikoarekin.
Zer landuko dugu?: Motxila bidez energia-trantsizioan eta klima-aldaketaren kontrako borrokan giltzarriak diren eguneroko zenbait esparrutan lan eginen dugu: energiaren erabilera etxeetan, energia eraginkortasuna, elikadura, mugikortasuna eta abar.
URAREN MALETA
Zer dauka?: Irakasleendako 2 gidaliburu liburuak, prismatikoak, iraztontziak, lupak, poteak, O2, NO3 eta pHa neurtzeko erreaktiboak eta veste hainbat material erabilgarri.
Zer landuko dugu?: Maleta honekin ikasleek ur-ekosistema baten egoeraren analisia egin dezakete ( uraren kalitatearen analisia, bioaniztasunaren presentzia espazioan, gizakiaren eragina…).
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, material ibiltariek honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen dute: