Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Haurrendako ipuin lehiaketa eta gazteendako mikroipuin lehiaketa

Lanak aurkezteko epea: martxoak 15 – apirilak 17

Pintura-lehiaketa: “Hiria eta ibaia”

Lehiaketaren xedea da Lehen Hezkuntzako ikasleak Iruñeko ibai-ekosistemak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, haien arte-sorkuntzak baliatuz eta ibaiak hirian gaudenoi ematen digunari buruzko gogoeta txiki baten bidez. Gainera, sorkuntza artistiko egokienen hautaketak zabalpena egiteko balioko du, eta herritarrak erakusketa baten bidez sentsibilizatzeko.

Entzun ipuin hau eta murgil zaitez ibaian

Lanak aurkezteko epea: martxoak 15 – apirilak 17

Nori zuzendua: Iruñeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak

A: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
B: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
C: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak

2 sari kategoria bakoitzean:

  • Egilea: 100 euroko txartela eskola-materialetarako.
  • Ikastetxea: 200 euroko txartela eskola-materialetarako.
  • Marrazkia: A3 neurrikoa; gehienez bat parte-hartzaile bakoitzeko
  • Gogoetak: A4 neurriko orri bat galdera hauei labur erantzunez:
    1. Ibaia maite al duzu? Zergatik?
    2.  Nolakoa izanen litzateke Iruñea Arga ibaia gabe?
    3.  Nolakoa izatea nahiko zenuke Arga ibaia hemendik urte batzuetara?

Gazteendako mikroipuin-lehiaketa: “Hiria eta ibaia”

Lehiaketaren xedea da Bigarren Hezkuntzako ikasleak Iruñeko ibai-ekosistemak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, mikroipuinak baliatuz eta ibaiak hirian gaudenoi ematen digunari buruzko gogoeta txiki baten bidez. Gainera, mikroipuin egokienen hautaketak zabalpena egiteko balioko du, eta herritarrak erakusketa baten bidez sentsibilizatzeko.

Entzun ipuin hau eta murgil zaitez ibaian

Lanak aurkezteko epea: martxoak 15 – apirilak 17

Nori zuzendua: Iruñeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak

A: Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
B: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

6 sari kategoria bakoitzean:

  • 3 egileendako: 100 €ko txartela eskola-materialetarako.
  • 3 ikastetxeendako: 200 €ko txartela eskola-materialetarako.
  • Mikroipuina: 300 hitz gehienez A4 tamainako orrian eta alde bakarretik; gehienez bat parte-hartzaile bakoitzeko
  • Gogoetak: Erantzun laburrak A4 tamainako orri batean:
    1. Zer harreman duzu ibaiarekin?
    2. Zer ekarpen uste duzu egiten diola ibaiak Iruñeari?
    3. Nolakoa izatea nahiko zenuke Arga ibaia hemendik urte batzuetara?

RUNA 2025 proiektuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren laguntza du, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren NextGeneration-EU esparruan.