
Joan den maiatzaren 10n Iruñeko Eskola-baratzeen V. Topaketa egin genuen Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Beste urte batez, udaberriaren etorrera probestu genuen gure egunerokoan geldialdia egin eta Iruñeko eskolabaratze ekologikoen programaren inguruan hausnartzeko. Honela, helburu berriak ezarri ahal izan genituen eta, bidenabar, orain arte egindako bidea ospatu.