
Bideo hauen helburua ikasturtean zehar eskola-baratze batean egin daitezkeen lanak modu praktiko batean azaltzea da. Horretarako, bideoak lau multzotan antolatu dira: baratzearean ezaugarri orokorrak, baratzea udazkenean, baratzea neguan eta baratzea udaberrian. Multzo bakoitza bideo oso batez eta honen atal bakoitza modu independiente batean erakusten duten bost bideo laburrek osatzen dute. Zuen interesekoak izatea espero dugu!