
Programa honen helburu nagusia da ingurumen-hezkuntzako haziak landatzea, norbanakoengan zein taldean aldaketak eraginen dituztenak gizarte jasangarriago baten alde aurrera egiteko.
Eskola-baratzeak, gainera, beste helburu batzuk bilatzen ditu, besteak beste, hauek:
Esperientziak partekatuz
Programa garatzeko, Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak bere gain hartu ditu laguntza teknikoa emateko funtzioak. Hasieran, proiektua bultzatu eta haren barruan egiten diren jarduerei babesa ematen diegu. Ikastetxeek proiektuaren ardura berenganatu ahala, gutxituz doa gure laguntza, autonomiaz jarduteko gai diren arte. Batik bat honetan datza gure laguntza:
Ikastetxeko irakasleek Hezkuntza Sailak ziurtatutako formakuntza 1.urtean.
Errekurtso-didaktikoak: Baratzea dela-eta ikasleekin jakintza-alor anitzeko jarduerak egiteko proposamena.
Proiektuaren fase guztiak garatzen laguntzea, oro har.
Udalaren beste sail batzuekin koordinatzea, baliabideez hornitzeko eta, behar izanez gero, aholkularitza eskaintzeko, eta proiektu horretan diharduten ikastetxeen artean ere koordinatzea, esperientziak trukatu eta ideia eta proiektu berriak sortzeko.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Iruñeko Eskola Baratze Ekologikoen programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: