
Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza Ingurumen-hezkuntzako Zerbitzuak sortutako unitate didaktiko gamifikatua da, Stardust proiektu europarraren barruko jarduketa-ildo gisara sortua.
Tresna horren xedea da ikaskuntza sustatzea modu erakargarri zein berriztagarrian energia eta klima-aldaketaren inguruan eta azturak aldaraztea berotegi efektuko gasen isurpen gutxiagoko bizimodu baterantz jotzeko.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta, gamifikazio-tresna erabilera librekoa da eta gaztelaniaz zein euskaraz dago eskuragarri.
Unitate didaktiko honek ikasleei erronka egiten die, erronken, aurrerapen-mailen eta sarien bidez, beren ikasgela Energia Xahutzearen kontrako Ekintza Taldea bihurtzeko eta horrela jokatuta bere ikastetxean energia-eraginkortasuna hobetzeko. Erronken, aurrerapen-mailen eta sarien bidez egiten du, eta bideo eta fitxa-didaktikoetan oinarritzen da. Irakasleek, halaber, Irakasleendako gidaliburu baten laguntza dute.
Energia eta klima-aldaketa zure ikasleekin landu nahi dituzu?
Hemen sakatu eta ezagutu erronka
Hezkuntza programa
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta, gamifikazio-tresna batekin garatzen da eta gaztelaniaz zein euskaraz dago eskuragarri. 2022-2023 ikasturtean Iruñeko bi ikastetxe publiko aukeratuko dira.
Aukeratutako bi ikastetxe horiek, Ingurumen Heziketarako Taldearen jarraipena eta aholkularitza izango dute kurtso osoan zehar. Horrez gain, laguntza ekonomiko bat jasoko dute, ikasleek ikastetxean energia aurrezteko proposatu dituzten ekintza horietako batzuk aurrera eraman ahal izateko.
Programan parte hartzeko epea otsailaren 21an hasi eta martxoaren 18an amaituko da, 14.00tan.
Programa hau Iruñeko Hiri Agendaren barruan dago, eta hiri jasangarriago, berritzaileago eta inklusiboago baterako bidea errazten du. Zehazki, Iruñeko Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza programak honako GJH (Garapen Jasangarriko Helburu) hauetan sakontzen du: