Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Herritarren zientzia laborategia eta airearen kalitatea: zer arnasten dugun jakiteko lehen urratsak

DATA

Otsailak 23, osteguna, 19:00.

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzako Museoa.

HIZLARIA

Iker Aranjuelo

Airearen kutsaduraren parametroak kontrolatzeko ekipo profesionalak erabili ohi dira, datuak zehaztasun handiarekin jasotzen dituztenak, eta datuok profesionalek aztertzen dituzte. Gure herritarren zientzia laborategian hori elkarlanean egitea proposatzen dugu, geure etxeetatik.
Zientzialari bihurtuko gara, airearen ezaugarriak ezagutzeko teknika berriak erabilita. Saioan landareak dituzten lorontziak banatuko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak balkoi/leiho batean paratu beharko ditu, eta 3 hilabetez zaindu. Ikerketan parte hartzeko eta landareak zaintzeko
argibideak emanen dira.
Denbora amaituta, landareak jasoko dira eta landareetan metal astunik eta beste mineralik ote dagoen aztertuko da.

Iker Aranjuelo ikerlaria da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuan (IdAB-CSIC).

Izen-ematea, aurrez

Urtarrilaren 18tik aurrera. 010 edo 948 42 01 00 telefonoetan (mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Comments are closed.