Herritarren zientzia-laborategia eta airearen kalitatea: zer arnasten dugun jakiteko lehen urratsak
DATA
Osteguna, otsailak 2, 19:00etan
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
HIZLARIA
Iker Aranjuelo
Airearen kutsaduraren parametroak kontrolatzeko ekipo profesionalak erabili ohi dira, datuak zehaztasun handiarekin jasotzen dituztenak, eta datuok profesionalek aztertzen dituzte. Gure herritarren zientzia- laborategian hori elkarlanean egitea proposatzen dugu, geure etxeetatik.
Zientzialari bihurtuko gara, eta airearen ezaugarriak ezagutzeko teknika berriak erabiliko ditugu. Saioan landareak dituzten lorontziak banatuko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak balkoi/leiho batean paratu beharko ditu, eta 3 hilabetez zaindu. Ikerketan parte hartzeko eta landareak zaintzeko argibideak emanen dira.
Denbora amaituta, landareak jasoko dira eta landareetan metal astunik eta beste mineralik ote dagoen aztertuko da.
Iker Aranjuelo ikerlaria da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuan (IdAB-CSIC).
Izen-ematea, aurrez
Urtarrilaren 18tik aurrera, 010 edo 948 42 100era deituta (mugikorretatik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).