Herritarren zientzia laborategia eta airearen kalitatea: nolako airea arnasten dugu? Landareek emandako emaitza interpretatuz
DATA
Ekainak 8, osteguna. 19:00.
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa.
Errotazar kalea 21 bis, 31014 Iruña
HIZLARIA
Iker Aranjuelo
Jardunaldi honetan, Agrobioteknologia Institutuko (IdAB-CSIC) langileek otsail-apirila bitarte hiriko hainbat tokitan hazi diren landareetan antzemandako metal astunen (eta beste elementu mineral batzuen) emaitzak emanen dituzte. Emaitzak azaltzearekin batera, herritarrek lortutako emaitzen interpretazioan parte hartzea bilatuko da. Horrela, herritarrek airearen kalitatean inplikatutako faktoreei buruzko espiritu kritikoa garatzen ahalko dute. Aipatu gogoeta ideia-jasa batekin amaituko da, eta parte-hartzaileek hiriko airearen kalitatea hobetzeko eskura dituzten neurri zuzentzaileak proposatuko dituzte.
Iker Aranjuelo ikerlaria da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Agrobioteknologia Institutuan (IdAB-CSIC).
Sarrera librea, leku guztiak bete arte.