Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Erakusketa: bizitza marraztu

DATA

Urtarrilak 16 – martxoak 22
Inaugurazioa: urtarrilak 16, asteartea,18:00

LEKUA

Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Errotazar kalea, 21 bis – Iruña

HIZLARIA

Patricia Bañuelos Villaverde

Izadia marraztea ezinbesteko tresna izan da beti gizakiak bere ingurumena ulertzeko bidean. Ilustrazio zientifikoak ahalbidetzen digu izaki bizidunak xehetasunez ikustea, formak ezagutzea, atalak, proportzioak eta harremanak identifikatzea, ingerada eta testurak definitzea, eta paperaren gainean edertasuna irudikatzea. Marraztea bizitza nola dabilen ulertu, ikertu eta azaltzeko modu bat da.

Erakusketa honetan Navarro Villoslada BHIko 4. mailako Ilustrazio Hastapenak ikasleen lanak biltzen dira. Hiruhilabete oso batez artearen bidez hurbildu gara biologiara. XVIIII. mendeko espedizioak izan dira guretzat irudi-orri botanikoak sortzeko inspirazio iturri. Nafarroako hegazti autoktonoen aniztasunak kaiera zabalgarriak egitera bultzatu gaitu. Eta gure ikastetxeko biologia laborategiko materialen aberastasunei esker ganbera harrigarrien gisako bitxikerien bilduma bat marraztu ahal izan dugu.

Erakusketaz gozatzea espero dugu.

Izen-ematea, aurrez

Sarrera librea, leku guztiak bete arte

Comments are closed.