Dirurik gabeko truke-azoka txikia
DATA
Urriak 24 – 27, Museoaren ordutegian
Abenduak 19 – 22, Museoaren ordutegian
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
Erostearen ordez beste alternatiba bat eskaintzen da berrerabilpena sustatzeko. Horrela ingurumena zaintzen laguntzen da, lehengaiak eta energia aurrezten direlako. Azokan denetarik aurkitzen ahal da: arropa, zapatak, beira-aleak, liburuak, jostailuak, etab. Parte-hartzaileek egoera onean dauden baina erabiltzen ez dituzten gauzak ekartzen dituzte, besteendako interesgarriak izanen direlakoan. Aste bakoitzean sei gauza trukatzen ahalko dira gehienez ere, betiere antzeko balioa duten objektuen truke. Trukea Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak gainbegiratuko du, era orekatuan eta ordenatuan egiten dela bermatzeko.
Izen-ematea, aurrez
Azaroaren 22tik Aurrera , 010 edo 948 420 100era deituta (mugikorretatik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).