Dirurik gabeko truke-azoka txikia
DATA
Martxoaren 28tik 31ra, Museoaren ohiko ordutegian
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa
Errotazar kalea, 21 bis – Iruña
Erostearen ordez beste alternatiba bat eskaintzen da: berrerabilpena sustatzea. Horrela ingurumena zaintzen laguntzen da, lehengaiak eta energia aurrezten direlako. Azokan denetarik aurki daiteke: arropa, zapatak, beira-aleak, liburuak, jostailuak, etab. Parte-hartzaileek egoera onean dauden baina erabiltzen ez dituzten gauzak ekartzen dituzte, besteendako interesgarriak izanen direlakoan. Aste bakoitzean sei gauza trukatzen ahal dira gehienez ere, betiere antzeko balioa duten objektuen truke. Trukea Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak gainbegiratuko du, era orekatuan eta ordenatuan egiten dela bermatzeko.
Goizez, asteartetik ostiralera. 10:00 – 13:00
Arratsaldez, asteartetik ostegunera. 18:00 – 20:00