Dirurik gabeko truke-azoka txikia
DATA
Maiatzaren 24tik 27ra, Museoaren ohiko ordutegian.
LEKUA
Ingurumen Hezkuntzako Museoa.
Erostearen aurrean alternatiba bat eskaintzen da, berrerabilpena sustatuz. Horrela ingurumena zaintzen laguntzen da, lehengaiak eta energia aurrezten direlako. Azokan denetarik aurki daiteke: arropa, zapatak, beira-aleak, liburuak, jostailuak, etab. Parte-hartzaileek egoera onean dauden baina erabiltzen ez dituzten gauzak ekartzen dituzte, besteendako interesgarriak izanen direlakoan. Aste bakoitzean sei gauza trukatu ditzakete gehienez ere, betiere antzeko balioa duten objektuekin. Trukea Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak gainbegiratuko du, era orekatuan eta ordenatuan egiten dela bermatzeko.