Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

INFORMAZIOA COOKIEEI BURUZ

webgune bakoitzeko arduradunek berrikusi behar dute

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpeko Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatuko Idazkaritzak ezarritakoarekin bat, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea (LSSI) ez da aplikatzen administrazio publikoetan, horiek ez baitute legearen eranskinean xedatutako informazioaren gizartearen zerbitzu-emaileen izaera. Bakarrik aplikatuko da LSSI legea administrazioaren jarduna ekonomikoa bada.

Aurrekoa gorabehera, argibideak ematen dira erabiltzaileen ordenagailuan cookieak instalatzeari buruz:

Zer da cookie bat eta zertarako erabiltzen da?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webguneek jar ditzaketenak webgunera sartzeko erabiltzen diren gailuetan (PC, smartphone, tablet, smart TV, eta abar) edo erabiltzaileek baliatutako nabigatzaileetan. Fitxategi horiek webguneetan bisitatutako orriei buruzko informazioa dute, eta, horri esker, posiblea da nabigatze-hobespenak gogoratzea, fitxategi horietan bildutako informazioa baliatuta azkarrago nabigatze aldera hurrengo aldietan webgune horiek bisitatzean. Halaber, cookieen bitartez estatistika-informazio anonimoa bil daiteke, edo ziurtatu web-orriak zuzen dabiltzala.

Cookie motak

Cookieak, zenbat irauten duten, saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookieen iraunaldia erabiltzaileek nabigatzailea ixtean galtzen da, eta iraunkorren iraunaldia, berriz, aldakorra da: haiek instalatzeko arrazoitzat jotako helburua betetakoan iraungi daitezke, edo erabiltzaileek eskuz ezabatzen dituztenean.

Kudeatzailea nor den, cookieak webguneen jabeenak izan daitezke –kasu honetan, Iruñeko Udalarenak–, edo hirugarrenenak –oro har, cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituzten entitateenak–.

Helburuen arabera, honela sailka daitezke cookieak:

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileei nabigatzea ahalbidetzen diete web-orri edo aplikazio jakin batean barna, eta bertako aukera edo zerbitzuak erabiltzea ere. Halakoak dira, adibidez, saio-hasierako identifikazioa edota edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera ematen dutenak.
  • Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileei aukera ematen diete zerbitzura sartzeko irizpide jakin batzuen arabera zeinek bere ordenagailuan aurredefinitutako ezaugarri orokor jakin batzuekin bat. Halakoak dira, esate baterako, hizkuntza eta kokapen geografikoa.
  • Analisi-cookieak: halakoen bidez, haien arduradunek erabiltzaileen portaera jarraitu eta aztertu dezakete, cookieak zer webgunetakoak izan eta horiei dagokienez, hobekuntzak egite aldera zerbitzuko erabiltzaileek egiten duten erabilerari buruzko datuen analisiaren arabera.
  • Cookie publizitarioak: aukera ematen dute webgune eta aplikazioetako titularrak iragarkiak erakuste aldera txertatu dituen tarte publizitarioak kudeatzeko.
  • Jokaera-publizitateko cookieak: tarte publizitarioak kudeatzeko, erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortuta.

Iruñeko Udalaren Webgune honetan erabilitako cookieak:

Webguneko cookieak
COOKIEA IRAUPENA XEDEA
ASPSESSIONID Saiokoa Zerbitzariak erabiltzaileen saio anonimoei iraunaraztea
_atuvc 2 urte Edukiak partekatzea webgunearen eta posta elektronikoaren bitartez
consent_cookie 90 egun Webgune honetako cookieak erabiltzeko erabiltzaileen adostasuna kudeatzen du, gogoratze aldera zeinek onartu dituzten cookieak eta zeinek ez, halako eran non lehenengoei ez baitzaie haiei lotutako informaziorik erakutsiko, orriaren goiko aldean
Hirugarrenen cookieak
HIRUGARREN MAILA COOKIEA IRAUPENA XEDEA
addthis.com uid 2 urte Addthis-ek web-widgetak eskaintzen ditu, webguneen jabeek beren orrietan kapsulatzen ahal dituztenak, bisitariek estekak sortu eta elkarrekin parteka ditzaten edukietara joateko sare sozialen bidez. Orobat, jokaera-publizitatea eskaintzen du.
uvc 2 urte
uit Egun bat
di2 2 urte
dt 30 egun
loc 2 urte

Nola desgaitu daiteke cookieen erabilera?

Cookieen erabilera nabigatzailearen ezarpenak aldatuta desgaitu daiteke. Normalean, hori egiteko “Tresnak” edo “Hobespenak” menuetara jo behar da.

Horrela utz diezaiokegu nabigatzailearen cookieak edo zerbitzu jakin batzuenak onartzeari.

Nabigatzaileko Laguntza baliatuta, erabiltzaileek ezagutu dezakete zer-nolako aukerak dituzten cookieak kudeatzeko:

  • Google Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
  • Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
  • Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-lossitios-we
  • Apple Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

Sare sozialetako cookieen erabileraz bezainbatean, erabilera hori desgaitzeko, kasuan kasuko sare sozialean saioa itxi behar da Iruñeko Udalaren webgunea bisitatu aurretik.

Nolanahi ere, erabiltzaileek jakin behar dute cookieak desgaitzeak zaildu edo eragotzi dezakeela Iruñeko Udalaren webguneko zenbait ataletara jotzea, eta haren nabigazioa ere makurtu dezakeela.

NOLA ESKATU WEBGUNEAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK

Kontaktu-formularioak, iradokizunak eta abar bidaltzeko, formulario bat bete behar da non bilduko baitira, besteak beste, eskatutako zerbitzuak eskuratzeko behar diren datu pertsonalak. Iruñeko Udalak datu pertsonal horiek tratatuko ditu formulario bakoitzean adierazitako xedearekin bat. Datu pertsonal horien tratamendua gure Datuen Babesari buruzko Politikan  adierazitakoaren arabera egingo da.

Izaera pertsonaleko datuetan gertatzen diren aldaketak oro datu horien titularrak jakinarazi beharko beharko ditu, eta berea izango da, beti, une bakoitzean emandako datuen egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzukizuna.

Zure datuak behar den zilegitasunez tratatzen ditugu, modu egoki, garden, mugatu, zehatz eta eguneratuan. Horregatik konpromisoa daukagu behar diren arrazoizko neurri guztiak hartzeko datuak okerrak direnean, horiek deuseztatu edo zuzentze aldera, luzamendutan ibili gabe.

Izartxo bat (*) duten eremuak nahitaez erantzun behar dira, hori egin ezean ezingo baita formularioa bidali.

Hirugarrenen datuak ematen badira, erabiltzaileak adierazi beharko du baduela datuen titularraren baimena datu horiek emateko, edo bestela, bere legezko ordezkaria izan beharko du, eta Iruñeko Udalak ez du inolaz ere horren gaineko erantzukizunik izango.

ADINGABEEN DATUEN BILKETA

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO GEHIGARRIAK

Iruñeko Udalaren webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook, Instagram eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunea erabiltzen dutenek honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

  • Sare sozial batean erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta Iruñeko Udalaren webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, horren pluginean klik eginez gero sare sozial horiek webgune hau bisitatu duela adierazten dion informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar).
  • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute Iruñeko Udalaren webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea.

Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa Iruñeko Udalaren webgunea bisitatu baino lehen. Sare sozialak zure ordenagailuan instalatutako cookieak ere ezabatzen ahal dituzu, zure nabigatzailearen funtzioak baliatuta.

DATUEN BABESA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Pribatutasun Politika Datuen Babesari buruz: http://www.pamplona.es/verpagina.asp?idpag=1755 – Esteka beren webgunera

IRISGARRITASUNA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Erabilerraztasun Deklarazioa:http://www.pamplona.es/verpagina.asp?idpag=8 Esteka beren webgunera