Argazki-lehiaketa: iruña jasangarria
DATA
Hasiera-data: 2022ko maiatzaren 2a
Amaiera-data: 2022ko maiatzaren 20a.
Lehiaketak gure hiriak jasangarritasunaren arloan dituen erronka eta aurrerapen nagusiak erakusten dituzten argazkiak bilatzen ditu. Ekimenak xede du parte-hartzaileek beren ingurua aztertu, planetarekin dugun konpromisoan aurrez aurre ditugun erronkak ikusi eta beste pertsonei horrek duen garrantzia eta inpaktua helarazteko gai den argazki batean harrapatzea.
NORI ZUZENDUA: 16 urtetik gorakoak
Prozedura: Parte hartu nahi dutenek beren argazkiak educacionambiental@pamplona.es helbidera bidali behar dituzte, gaian ‘Iruña Jasangarria Argazkia’ adieraziz.
Argazkiaren betekizunak:
– Gehienez ere bi argazki onartuko dira parte-hartzaile bakoitzeko, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketetan erabilitakoak.
– Irudiaren edo argazkiaren formatuak .jpg izan behar du.
– Fitxategiaren izenak izenordea eta argazkiaren izenburua izan behar ditu. Adibidea: izenordea_argazkiaren izenburua.jpg
Bete beharreko datuak: Argazkiarekin batera ondoko datu hauek eman beharko dira:
– Parte hartzailearen izen-abizenak eta adina
– Helbide elektronikoa
– Argazkiaren izenburua
– Argazkia egin den lekua
Epaimahaia: Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Fermín Alonso (Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorreko zinegotzia), Alejandro Astibia (Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorreko zuzendaria) eta María Martín (Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuko koordinatzailea).
Saria: Argazki irabazleak 200 euroko balioa duen bizitza jasangarriago bati ekiteko kit bat jasoko du sari gisa.
Emaitza: posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio irabazleari.
Ekimen parte-hartzaile honetan parte hartzen dutenek Iruñeko Udalari argazki horien erabilera lagatzen diotela onartu beharko dute, erakundeari eskubidea emanez irudiak egoki kudeatu, gorde eta hedatze aldera behar diren berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko. Halaber, argazkirik onenak gure sare sozialetan argitaratuko ditugu.