Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
Educación ambiental logo

CONTACTO

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Eskola Baratze Ekologikoen Programa

Proiektu honen xede nagusia da baratze bat sortzea, non hezkuntza-erkidegoko eragile guztiek hartuko baitute parte (ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeko langileak…), eta aldi berean, eskola-baratzea ikasgela bihurtzea, hau da, gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, kultura eta abarrei buruzko ezagutzak bereganatzeko gunea, eta, baita ere, esperientziak eta balio etikoak, giza balioak, ingurumenekoak, balio osasungarriak eta abar partekatzekoa.

“Eskola-baratze ekologikoak” programa, 2017-2018 ikasturtean jarri zen martxan. Egun, 7 eskola hauetan aurrera eramaten ari da: CPEIP Rochapea, Sanduzelai IP, CPEIP Doña Mayor, CPEIP García Galdeano, Mendigoiti IP eta CPEIP Mendillorri,  2019/2020 ikasturtean Amaiur IP sartu berri da.

Programa garatzeko, Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak bere gain hartu ditu laguntza teknikoa emateko funtzioak. Hasieran, proiektua bultzatu eta haren barruan egiten diren jarduerei babesa ematen diegu. Ikastetxeek proiektuaren ardura berenganatu ahala, gutxituz doa gure laguntza, autonomiaz jarduteko gai diren arte. Batik bat honetan datza gure laguntza:

Huerta escolar ecológica

Ikastetxeko irakasleek Hezkuntza Sailak ziurtatutako formakuntza 1.urtean.
Errekurtso-didaktikoak: Baratzea dela-eta ikasleekin jakintza-alor anitzeko jarduerak egiteko proposamena.
Proiektuaren fase guztiak garatzen laguntzea, oro har.
Udalaren beste sail batzuekin koordinatzea, baliabideez hornitzeko eta, behar izanez gero, aholkularitza eskaintzeko, eta proiektu horretan diharduten ikastetxeen artean ere koordinatzea, esperientziak trukatu eta ideia eta proiektu berriak sortzeko.