Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Factura eléctrica

Ulertu zure faktura elektrikoa eta energia berriztagarriek eskaintzen dituzten aukerak

Iturrama Civivoxa: urriak 20, asteartea. 19:00.

Milagrosako Civivoxa: urriak 28, asteazkena. 19:00.

Mendillorriko Civivoxa: azaroak 12, osteguna. 19:00.

Sanduzelaiko Civivoxa: azaroak 26, asteazkena. 19:00.

Ingurumen Hezkuntzako museoa: abenduak 17, osteguna. 19:00.

Javier Zardoya Illana
Iruñeko Udalaren Energia Agentzia

Zure faktura elektrikoa ulertzen duzu? Hitzaldi honetan sakonki aztertuko dira hala argiaren ordainagiriaren terminoekin lotutako kostuak nola horien jatorria, besteak beste, kontratatutako potentzia eta erabilitako energia, horiek optimizatu eta baldintza hobeak aukeratu ahal izateko.

Halaber, egungo araudiak energia berriztagarrietan oinarritutako autokontsumo elektrikoa garatzeko ematen dituen aukeren berri emanen da.

Javier Zardoya Illanak 10 urte baino gehiago daramatza lanean energia-sektorean. Duela ia urtebetetik hona Iruñeko Udalaren Energia Agentzian dihardu lanean.

Izen-ematea, aurrez

Irailaren 21tik aitzina.

010 edo 948 42 01 00 (Iruñeaz kanpotik deituz gero) telefonoetara deituz.

Comments are closed.