Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Icono Voluntariado Ambiental

INGURUMEN

ARLOKO

BOLUNTARIOAK

Icono Voluntariado Ambiental

INGURUMEN

ARLOKO

BOLUNTARIOAK

+ 100 lagun Erregistratuak

Faunaren eta
floraren tailerrak

Hiriko eremu
naturalen garbiketa

INGURUMEN ARLOKO BOLUNTARIOAK

2015eko amaiera aldera ekin zion lanari Iruñeko Udalaren Ingurumen arloko Boluntarioen Taldeak. Ehun lagunek baino gehiagok dute izena emana boluntario izateko, eta orain arte lan hauek egin dituzte: hiriko eremu naturalak garbitu, habiak eta kutxak begiratu eta herritarren zientzia sustatu. Horrez gain, beste zenbait erakunde eta talderekin elkarlanean jardun izan da Ingurumen arloko Boluntarioen Taldea; besteak beste, Greenpeace, Gorosti Natura Zientzien Elkartea eta Walk On Projectekin.

Interesa baduzu  educacionambiental@pamplona.es hebidera idatz dezakezu, taldean izen-emateko eta informazio guztia jasotzeko.

Voluntariado ambiental
Voluntariado ambiental

Egun, herritarren zientzia du jarduera nagusia Taldeak. Hainbatean behin, trebakuntza-saioak antolatzen ditu faunaren eta floraren atal jakin batzuei buruz, eta herritarren zientziaren aplikazioak eta atariak nola erabili ere erakusten diete bertaratzen direnei. Sortzen den informazio guztia herritarren esku jartzen da, eta baliagarri izan daiteke beste zeregin batzuetarako ere: biodibertsitatea ezagutzen hasteko, azterketa teknikoetarako eta kudeaketa-lanetarako. Hiriko hegaztiak, loreak, zuhaixkak eta orkideak ere aztergai izan dituzte.

Herritarren zientziaren hurrengo deialdia maiatzean izanen da, orkideak aztergai izango direlarik.

Egun, herritarren zientzia du jarduera nagusia Taldeak.Hainbatean behin, trebakuntza-saioak antolatzen ditu faunaren eta floraren atal jakin batzuei buruz, eta herritarren zientziaren aplikazioak eta atariak nola erabili ere erakusten diete bertaratzen direnei. Sortzen den informazio guztia herritarren esku jartzen da, eta baliagarri izan daiteke beste zeregin batzuetarako ere: biodibertsitatea ezagutzen hasteko, azterketa teknikoetarako eta kudeaketa-lanetarako. Hiriko hegaztiak, loreak, zuhaixkak eta orkideak ere aztergai izan dituzte.

Voluntariado ambiental