Iruñeko Udalaren Hiri Ekologia eta Mugikortasun
Partaidetza-eremu
irekia
Begiratzen, eztabaidatzen eta aztertzen dugu
Hiri Ekologiako Foroa (HEF) da, Bizikletaren Behatokiarekin batera, Iruñeko Udalaren Hiri Ekologia eta Mugikortasun Alorraren partaidetza-organoa. 2016ko otsailean sortu zen, herritarrentzako aholku-batzorde gisara, eta eginkizun hauek ditu: hiriaren egoera aztertzea, ingurumenaren aldetik; hiri-ekologiaren alorreko Udalaren lanaren jarraipena egitea eta Udalari neurriak proposatzea.
Partaidetza-eremu irekia da Foroa, baina ez ordezkatze- edo erabakitze-foro bat, haren proposamenak eta ondorioak ez baitira nahitaez bete beharrekoak. Ingurumenaren aldetik hiria zer egoeratan dagoen begiratzea, eztabaidatzea eta aztertzea da Foroaren eginkizuna, eta proposamenak egitea Iruñeko Udalari. Heziketa-, dibulgazio- eta sentsibilizazio-tresna bihurtzea da Foroaren asmoa.
Gure udalerriko hiri-ekologiaren hainbat alderdirekin lotura duten elkarte, talde, herritar mugimendu, enpresa eta erakundeetako ordezkariek eta zenbait adituk hartzen dute parte Foroan. Bestalde, funtzionamendu irekia du Foroak, eta interesa duen edonor joan daiteke bileretara, eta haietan parte hartu.