Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

logo ingurumen hezkuntza

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

Kontaktua:

EDALONTZI

BERRERABILGARRIA

EDALONTZI

BERRERABILGARRIA

Festetan, berriro erabiltzeko edalontziak

Festa jasangarriagoak

Plastikorik gabeko kultura baterantz

EDALONTZI BERRERABILGARRIAREN ALDEKO KOMUNIKAZIO- ETA SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA: "ASKI DUT BATEKIN"

Festetan eta antzeko ekitaldietan (sanferminetan, adibidez) eguneroko bizimoduan baino hondakin gehiago sortu ohi dugu; horietako asko, plastikozkoak. Eta nabarmena da horrenbeste plastiko-hondakinen eragin kaltegarria. Alde batetik, ingurumenari egiten diote kalte, baliabide natural asko kontsumitzen baita erabilera bakarreko produktuak egiteko; bestalde, plastikoaren erabilera masiboa izugarrizko kutsadura ari da eragiten ibai eta itsasoetan.  Horrez gain, zabor-kantitate handiak egoten dira kaleetan festa-egun horietan, bizikidetzaren kaltegarri.

Edalontzi berrerabilgarria alternatiba egokia da erabili eta botatzekoaren aldean; izan ere, askotan, ezin dira erabili ohizko edalontziak, kristalezkoak.

Cartel Vaso Reutilizable
Vaso reutilizable

Horregatik, 2017az geroztik, edalontzi berrerabilgarriak banatzeko, jasotzeko eta garbitzeko sistema bat eskaintzen du Udalak sanferminetarako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako hiriko bestelako festa eta ekitaldietarako.

“Del otro vaso paso, aski dut batekin!” komunikazio-kanpaina du bidaide kudeaketa-sistema horrek, zeinaren eginkizuna hau baita: gogoraraztea zer onura dakarzkion hiriari erabili eta botatzeko plastikozko edalontziaren ordez berrerabiltzekoa baliatzeak.

Berrerabiltzeko edalontziaren onurak

Herritarrok ere lagundu egin behar dugu, festak ahalik eta jasangarrienak izan daitezen. Erabili eta botatzeko edalontziaren ordez berrerabilgarria baliatuz gero, jai inklusiboak, garbiak eta ingurumenarekiko adeitsuak izango ditugu. Azken batean, hainbeste hondakin sortu gabe egiten badira festak, ugariak dira onurak:

Hondakin gutxiago sortzen da

Bizikidetza hobetu egiten da

Energia eta materialak aurrezten dira

Keinu txiki batek aldaketa handia suposatzen du.
Pertsonekiko eta euren inguruarekiko errespetu
handiagoko hiri bat lortzera lagundu gaitzazu

Oso erraza da:
Euro bat ordaindu behar da, fidantza gisara, edaria eskatzean. Berriro erabil daiteke edalontzia; itzultzen bada, berriz, euro bat itzultzen zaio bezeroari.

Horrelako keinu xumeek aldaketa handiak eragin ditzakete, eta lagungarri dira ingurumena hobeto zaintzeko, gizarte osasuntsuago bat izateko eta plastikorik gabeko kultura baterantz jotzeko, festei uko egin gabe.