Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

logo ingurumen hezkuntza

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

Kontaktua:

ECOZINE

FILM JAIALDIA

ECOZINE

FILM JAIALDIA

Ingurumenari buruzko
Nazioarteko
Zinema Jaialdia

evento

2019ko maiatzean,
Golem zinema-aretoetan
eta Iturramako Cicivoxen

calendario

Nazioarteko animaziozko
film laburrak
eta dokumentalak

lugar

Zaragozan sortu zen Ecozine nazioarteko zinemaldia, 2008an, , ingurumenari buruzko filmaksustatzeko eta ezagutarazteko.

Gizartea aldatzeko eta eraldatzeko tresna gisara ikusten du zinema jaialdi horrek, eta zenbait sail dauzka.

2018ko maiatzean izan zen Iruña, lehenbizikoz, zinemaldiaren egoitza. Zenbait film labur eta luze izan ziren ikusgai gure hirian, jaialdiaren bi sailetan banatuak.

Gizartea aldatzeko eta eraldatzeko tresna gisara ikusten du zinema jaialdi horrek, non 83 ekoizpen izango diren ikusgai, zenbait sailetan.

Cartel Ecozine
Logo ayuntamiento Zaragoza
Logo Ecozine
Logo Educación Ambiental
Fondo Festival Internacional Ecozine

Sail ofiziala

Nazioarteko filmak
lehiatzen dira sail honetan.

Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.

NORI ZUZENDUA: interesa duen orori
LEKUA: Golem Baiona zinema-aretoak
Sarrera, doan
DATA: 2019ko maiatza

2018ko zinemaldian, gai hauek jorratu dira, besteak beste: Brasilen jokatu zen Munduko Futbol Txapelketak herritarrengan eta baliabideetan izan zuen eragina, Pirinioetako Ara ibaiaren egoera, Italiako erraustegi baten inpaktua eta Ekuadorreko oihanaren soinu-pasaiak.

“Gli Anni Verdi” Chiara Bellini

Zer egoeratan dagoen Pirinioetako azken ibai basatia, Ara
Ara ibaia, presarik gabeko Piriniotako azken ibaia da. Horregatik Pirinioetako azken ibai basatia deritzo

“Ara Salvaje” Martín Campoy

Legez kanpoko zabortegien ondorioak
Hiru adineko basorik baso ibiltzen dira, etengabe, eta salatu egiten dituzte aurkitzen dituzten legez kanpoko isurketak eta zabortegiak.

“We Must Be Dreaming” David Bert, JorisDhert

Olinpiar Jokoek eta Munduko Futbol Txapelketak Brasilen eragin dituzten kalteak
Zer eragin izan zuten Olinpiar Jokoek eta Munduko Futbol Txapelketak Brasilgo herritarrengan eta baliabideetan.

“Dusk Chorus” Nika Saravanja, Alessandro d ́Emilia

Ekuadorreko oihana
Ekuadorreko oihana erabat suntsitu aurretik, hango soinuak grabatzen ari dira.

“Ingurumenari buruzko zinema jaialdian,
zinea aldaketa sozialerako arte gisa ulertzen dugu.”

GAZTEENTZAKO HEZIKETA-ATALA

Gure herrialdean argitaratu ez diren animaziozko film laburrak proiektatzen dira; normalean, jatorrizko bertsioan, azpitituluak dituztela.
Gure ohiturek ingurumenean duten eraginari buruz sentsibilizatzen saiatzen dira, konponbidea gizakion esku dagoela ohartarazteko.

Ingurumen Heziketarako Taldea aritzen da saioak dinamizatzen.
Ikusle Gazteen Sarian botoa eman dezakete EMANALDIRA JOATEN DIRENEK.

NORI ZUZENDUA:DBHko, Batxilergoko eta trebakuntza-zikloetako ikasleei.
Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira saioak.
TOKIA: Iturramako Civivoxa
DATAK: 2019ko apirilak 15, 16 eta 17, 10:00etan edo 12:00etan

Sarrera, doan, aldez aurretik izena hemen emanda: educacionambiental@pamplona.es948 420 984