Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Nor gara

Ingurumen Heziketarako Zerbitzua Iruñeko Udaleko Ekologia Alorraren barruan dago. 2016an sortu zen zerbitzu hori, Udalak Ingurumen Heziketarako Museoa berreskuratu zuenean, ingurumen-heziketa hiri osora hedatzea zuela helburu.

Honako printzipio hauetan oinarritzen den Ingurumen Heziketaren ikuspegi batetik lan egiten du Zerbitzuak: eragileekin batera koordinatua eta integratua izatea, eraldatzailea eta proaktiboa, partizipatiboa eta parte-hartzea erraztuko duena, berritzailea, eta hitzen eta ekintzen arteko koherentzia zaintzen duena.

Helburuak

Ingurumen Heziketa garatzea hezkuntza-komunitatean, betiere ikuspegi zabal batetik eta hezkuntza-premia guztiak jasotzeko ahalmenaz.

Dinamika eraldatzaileak sustatzea herritarren artean.

Ingurumen Heziketa martxan jartzea erakundearen barruan ere.

Ingurumen Heziketari buruzko ekintzak hedatzea eta haien berri ematea.

Lan-ildoak

Ingurumen Heziketa Udalean bertan, hezkuntza-komunitatean eta herritarrengan txertatzea, horra hiru jarduera-ildoak; zeharka, berriz, Zerbitzuak Ingurumen Heziketarako Museoaren ekipamendua kudeatzen du eta heziketa horren komunikazioaz, hedapenaz eta horri buruzko trebakuntzaz arduratzen da.

Hezkuntza-komunitatea

  • Eskola Baratze Ekologikoen Programa
  • Material ibiltariak
  • Museoa zeureganatu
  • Sirenas-Itsas-laminak proiektua
  • Mendillorriko lakuaren inguruko heziketa-programa, auzoko ikastetxeei zuzendua
  • Noizbehinkako jardueren programa Ingurumen Heziketarako Museoan
  • Ecozine Film Jaialdiaren gazteentzako atala

Herritarrak

  • Jasangarritasun Eskola
  • Museoa zeureganatu
  • Hiri Ekologiako Foroa
  • Ingurumen-arloko boluntarioak
  • Edalontzi berrerabilgarriei buruzko kanpaina
  • Ecozine Film Jaialdia
  • Opor-garaietako ingurumen-lantegiak

Udala

  • Ingurumen-jardunbide egokiei buruzko trebakuntza eta sentsibilizazioa udal-langileei.
  • Udaleko sail eta zerbitzuen arteko lankidetza eta koordinazioa Ingurumen Heziketaren arloan.