Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

logo ingurumen hezkuntza

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type
Euskera | Castellano

KONTAKTUA

Materiales Viajeros

Klima-aldaketak ez du graziarik

Urriaren 2tik azaroaren 2ra

Ballena Blanca

Iruñeko ingurumen hezkuntzako museoa. 
Errotazarko kalea – Iruñea

Ezinezkoa denean aurrean dugun arazo bat ezkutatzea, eta ezikusiarena egiten dugunean, eraginkorrena umorearen ikuspuntutik heltzea da, areagotu eta zentzugabe bihurtu arte. Hori bera dute xede erakusketa honetako bineta-egileen 15 marrazkiek: behartzea ohartu gaitezen eta hausnar dezagun berotze globalaren inguruan, fenomeno oso larria eta ondorioak dituena osasunean, ingurunean, ekonomian, nekazaritzan… Bineta horietako trazuek zentzugabekeria ugari uzten dituzte agerian, baina, aldi berean, munduan zehar klima-aldaketa ulertzeko modu ezberdinak erakusten dituzte, eta frogatzen dute arazo honek herrialde guztiei  eragin eta modu bateratuan konpondu behar dela. Hainbat herrialdetako marrazkilariak daude: Estatu Batuak, Txina, India Saudi Arabia, Egipto, Kenya, Venezuela, Kuba, Frantzia edo Espainia. Bakoitza bere ikuspegi partikularrarekin. Ballena Blanca aldizkaria hasi zen proiektu hau lantzen, 2015ean, eta lehenengo lau binetak Pariseko Klimaren Munduko Goi-Bileran egon ziren ikusgai, 2015eko abenduan. Hura izan zen erakusketa zabalago honen jatorria; hain zuzen, orain DKVren laguntzari esker osatu da erakusketa irribarre batekin arreta erakartze aldera, graziarik ez duen zerbaiten inguruan….


Sarrera librea.
Ez da izena eman beharrik.

Comments are closed.