Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Egonaldi artistikoa

“IRUÑA: HIRIA EKOSISTEMA GISARA “

Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua eta Huarte Arte Garaikideko Zentroa elkarlanean ari dira Iruña: hiria ekosistema gisara egonaldi artistikoan.

Egonaldi honen bidez proiektu artistiko bat garatu nahi dute Ingurumen Hezkuntzako Museoaren aldi baterako erakusketa-aretorako, artea izan dadin ingurumenaren berri emateko tresna.

Hona proiektuaren gaia “Iruña: hiria ekosistema gisara”. Proiektu artistikoak gogoetarako gonbita izan behar du, herritarrek hausnarketa egin dezaten hiriari buruz eta haien jarduketen bidez Iruña jasangarriago baten aldeko aldaketak sortzeko gaitasunaz.

Residencia artística
Nola bizi dugu hiria? Zer nolako harremana dauka hiriak ingurunearekin? Nola egin aitzina gero eta menpekotasun gutxiagoko hirirantz? Zein da herritarren zeregina? Zer harreman dago hiriaren eta landa-ingurunearen artean?
Nori zuzendua dago?

Deialdietan parte hartzen ahalko dute oinarriak argitaratzen diren unean Nafarroan bizi edo nafar diren artista guztiei zuzendua dago. Banaka edo taldeka aurkez daitezke deialdira.

Zer eskaintzen da?
  • 2.500 € (BEZa barne) proiektua ekoizteko.
  • 2.750 € (BEZa barne), diru-sariak eta erakusketa-eskubideen lagapena ordaintzeko. Ordainketa faktura elektronikoaren prozedura bidez eginen da.
  • Lan egiteko espazioa, Huarte Zentroan, barne harturik bertako baliabide teknikoak eta teknologikoak.
  • Huarte Zentroko ekipoaren zein Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren jarraipena eta aholkularitza.
Deialdia

Aukeratutako proposamena “Eskutitz eco-sistema Iruñan” du izena,  Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanuevak osatzen duten taldearengatik garatua.

Proiektua uda guztian zehar garatua izaten ari da Uharte arte garaikideko zentruan.

Obra artistikoa 2019ko urrian aurkeztera emango da, Ingurumen Hezkuntzako Museoan, eta azarorarte ikusgai egonen da hiritar guztientzat.