
Ingurumen Heziketarako Museoa, Iruñeko Udalaren jabetzakoa, 2003an inauguratu zen. XVIII. mendeko eraikin historiko batean dago, Doni Petriren monasterio zaharrean, eta Europako FEDER funtsen finantziazioa eskuratu zuen, URBAN programaren bitartez. 2016ko urritik, Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak zuzenean kudeatzen du ekipamendu hori.
Hona Museoak horretarako dituen tresnak:
“Jasangarritasuna lantzen elkarrekin”, eskola-komunitatearentzako jarduera gidatuen programa
“Jasangarritasun Eskola”, herritar ororentzako hiruhilekoko programazioa
“Museoa zeureganatu”: gizarte- eta ingurumen-arloetako proiektuak garatzeko, zenbait gune lagatzen ditu Museoak.
Ingurumenari buruzko Dokumentazio Zentroa. Ingurumenari buruzko gaien funts bibliografikoa, interesa duen edonork kontsulta dezakeena.