Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

KLIMA EKINTZARAKO TALDEA

Trantsizio ekologikoa erronka saihetsezina da, eta horri gizarte gisa egin behar diogu aurre. Gero eta argiago dugu. Hala ere, askotan ez dakigu nondik hasi, ezta zerbait egiterik ote dugun gizarte gisa trantsizio horretan murgiltzeko.

Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta jasangarriago baterantz.

Erein dezagun aldaketarako hazia!

Proposamen hau ‘Go Green Iruña’ udal-programaren parte da. Programak hiriak klima-aldaketari aurre egiteko garatutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne, eta datorren hamarkadarako jarduketa-ildo berriak zedarritzen ditu, haiek gauzatzeko behar diren baliabideak, adierazleak eta jarraipen- zein kontrol-xedeetarako bitartekoak baloratuz.

Nola eginen dugu? Teoriatik praktikara

“Klima-ekintzarako lantaldea” urritik maiatzera elkartuko da, hilean behin, Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeko pertsona batek lagunduta.

Saio horietan banakako zein taldekako aldaketa-ekimen batzuk aztertuko ditugu, eta konpromiso ebaluagarriak hartuko ditugu  trantsizio ekologikoko prozesuak martxan jartzeko.

Datak

Hilabetero, asteazken batean. 18:00 – 20:00

Urriak 14, azaroak 11, abenduak 16, urtarrilak 13, otsailak 10, martxoak 10 eta maiatzak 12.

Nola parte har dezakezu?

Izen-ematea, aurrez

Irailaren 28tik aitzina.

010 edo 948 42 01 00 (Iruñeaz kanpotik deituz gero) telefonoetara deituz.