Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Logo Ayuntamiento de Pamplona
logo ingurumen hezkuntza

KONTAKTUA

Search
Generic filters
Exact matches only
Filter by Custom Post Type

Ikus-entzunezko baliabideak

Atal honetan ikus-entzunezko baliabideak aurkituko dituzue, gure Jasangarritasunaren Eskolako programazioan egindako hitzaldiei buruzkoak, zuek kontsultatzeko eta trebatzeko.

Mahai ingurua: “Energia berriztagarriak garatzeko tokiko herritar-esperientziak”

Maiatzak 5, asteazkena

Deskarbonizazioa lehentasunezko helburua da hamarkada honetarako eta hurrengorako. Horretarako, ezinbestekoa da ekimen publiko, pribatu eta herritarren ekimenen arteko sinergia, hala indibidual nola kolektiboa.

Parte-hartzaileak: Juanjo Salamero (Gares energiako kidea), Rafael Pastor de Luis Sadar (energia berriztagarriko herritar-komunitateko kidea) eta Fermín Gil (Iruñeko autokontsumo partekatuko lehen instalazioko kidea)

HItzaldia “Iruñeko energia trantsizio eta klima aldaketarako estrategiaren proposamenaren aurkezpena partehartze prozesuaren ondoren”

2021eko martxoaren 3a, asteazkena

Partaidetzako prozesuaren ostean, non herritarrek eta hiriko era askotako eragileek beren ekarpenak egin dituzten, hitzaldian 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako estrategiaren proposamena aurkeztuko da. Berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko eta epe luzean klima-aldaketei egokitzeko, diagnostikoan oinarrituz diseinatutako ekintzen berri emanen da.

Marta Torres González (Iruñeko Udalaren Tokiko Agenda 21eko zerbitzua) eta Javier Zardoya Illana (Iruñeko Udalaren Energia Agentzia).

HItzaldia “Hiri erresilientea klima-aldaketaren aurrean. Arintze-adibideak europan eta Iruñeko klima-agertokiak”

2021eko urtarrilaren 28a, osteguna

Gaur egungo osasun-krisia estu loturik dago ingurumen-krisi globalari, zeinetan klima-aldaketa aurrez aurre dugun erronkarik handiena eta premiazkoena baita. Zer adibide topa ditzakegu Europako beste hiri batzuetan klima-aldaketa arintze aldera? Zeintzuk dira Iruñerako aurreikusten diren agertokiak?

Javier Zardoya Illana (Iruñeko Udalaren Energia Agentzia), Marta Torres González (Iruñeko Udalaren Tokiko Agenda 21eko zerbitzua) eta Dámaso Munarriz Guezala (Nasuvinsa, klima aldaketara egokitzeko LifeNadapta proiektu europarraren barruan).