
FILM JAIALDIA
FILM JAIALDIA
Ingurumenari buruzko
Nazioarteko
Zinema Jaialdia
Maiatzaren 4tik 7ra,
Golem zinema-aretoetan
Ingurumeneko animaziozko
film laburrak
eta dokumentalak
Iruñean dugu Ecozine nazioarteko ingurumen zinemaldia: sentitu, hausnartu eta jardun dezagun. Zinerik konprometituena gizartea eraldatzeko arte gisa.
2021ko udaberrian, jaialdia itzuliko da. Zenbait film labur eta luze izango dira ikusgai gure hirian, jaialdiaren hiru sailetan banatuak.
Ecozine jaialdia 2008an jaio zen Zaragoza hirian, Ecozine elkarte kulturalak bultzatua. 2017tik Nafarroako hiriburuan jaialdiaren atal bat gozatzeko aukera dugu.
Nazioarteko filmak
lehiatzen dira sail honetan.
Data: 2021ko maiatza
Lekua: Golem Baiona zinema-aretoak
Interesa duen orori zuzendua
Sarrera librea
Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.
Azken edizietan oso anitzak diren gai hauek jorratu izan dira, besteak beste: Baleareetako turistifikazioa, nerabe finlandes baten borroka bere lurraldearen alde, Japon eta bere nuklearrak, Itoitz urtegiaren inguruko bizia, basosoiltzea eta askoz gehiago.
Astelehena, maiatzak 13 20.00h
Overbooking
Balearetako turistifikazioaren begirada bat
Asteartea, maiatzak 14 20.00h
The geographer and the island
Nuklearren gatazka, Japoneko landa eremutako sustraietatik
Asteazkena, maiatzak 15 20.00h
Activist
Bere lurraldea defendatzeko asmoz, makina batera lotu ordez politikan sartzen den Finlandiako nerabe baten istorioa.
Osteguna, maiatzak 16 20.00h
Laburmetrai-sorta
Amazonaseko bihotza, Itoiz inguruko biziaren erritmoa, Indonesiako itsasoak, amodioa eta elikadura eta askoz gehiago
“Ingurumenari buruzko zinema jaialdian,
zinea aldaketa sozialerako arte gisa ulertzen dugu.”
Gure herrialdean argitaratu ez diren animaziozko film laburrak proiektatzen dira; normalean, jatorrizko bertsioan, azpitituluak dituztela.
Gure ohiturek ingurumenean duten eraginari buruz sentsibilizatzen saiatzen dira, konponbidea gizakion esku dagoela ohartarazteko.
Nori zuzendua: DBHko, Batxilergoko eta trebakuntza-zikloetako ikasleei.
Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira saioak.
Tokia: Iturramako Civivoxa
Datak: 2021ko martxoaren 29,30 eta 31 , 10:00etan edo 12:00etan
Sarrera, doan, aldez aurretik izena hemen emanda:
educacionambiental@pamplona.es edo 948 420 984
Ingurumen Heziketarako Taldea aritzen da saioak dinamizatzen.
Ikusle Gazteen Sarian botoa eman dezakete emanaldira joaten direnek.
Nazioarteko ingurumen-laburmetrai sorta eta ondorengo eztabaida.
Datak: 2021eko udaberria
Tokia: Ada Byron sala, NUP-eko arteak eraikina
Sarrera librea
Saioaren dinamizazioa Ingurumen Heziketarako taldearen eskutik